Foroari buruz
Fair Saturday Foroak nazioarteko kultura- eta gizarte-liderrak biltzen ditu urtero, kulturari eta gizarte-berrikuntzari buruzko hausnarketa sustatzeko, gizarte gizatiarragoak eta positiboagoak eraikitzeko funtsezko pilare gisa.
Bizi ditugun zalantzazko garai hauetan, eta gizatasun gisa oraindik ere ditugun erronken aurrean, zer eginkizun bete behar dute kulturak eta berrikuntza sozialak etorkizun hobea eraikitzeko?
FSForumak – 2017an Bilbon sortutako nazioarteko gogoeta-gune bat – Kulturaren, arteen, gizarte-berrikuntzaren, gobernu-erakundeen eta erakunde globalen ordezkari esanguratsuen panel berezi bat bilduko du berriro, egungo egoerari buruzko hausnarketak parteka ditzaten, etorkizun desberdinak ikusten lagun diezaguten FSForumaren V. edizio honetan Formatu digitalean, bigarrenez.
Forora sartzea librea da webgune honetan aurkituko duzun erregistro-botoia erabiliz. Erregistratu ondoren, egunero kulturari eta gizarte-berrikuntzari buruzko ponentzia batikuzteko aukera izango duzu, datorren maiatzaren 2tik 31era arte.