Bilbon jaioa 1961ean, Juan Mari Aburto Zuzenbidean lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean (1979-1984), Espezialitate Juridiko Ekonomikoan diplomatua Deustuko Unibertsitatean (1979-1984), eta Politika Publikoen Ebaluazioko Diploma du.
Garrantzi handiko karguak izan ditu bai Eusko Jaurlaritzan, non Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburu (2012-2015) eta Herrizaingo Saileko Zerbitzu zuzendari (1991-1994) izan baitzen, bai Bizkaiko Foru Aldundian, non hurrengo karguen erantzukizunak hartu zituen: Lehendakaritzako foru diputatu, ahaldun nagusiorde eta bozeramaile (2011-2012); Gizarte Ekintzako foru diputatu (2003-2007 eta 2007-2011). Bozeramailea 2010az geroztik; Araubide Juridikoaren eta Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia (1994-2003). Gainera, Bizkaiko Batzar Nagusietako ahaldun izan zen EAJ-PNVren eskutik (2011ko uztaila-2012ko abendua). 2015etik, Bilboko alkatea da.