Alex Rayón Jerez Deustuko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetarako eta Eraldaketa Digitaleko errektoreordea eta Deusto Datako zuzendaria da. Ekonomia eta eraldaketa digitalaren arloko irakaslea ere bada, bai Ingeniaritza Fakultatean, bai Deustuko Unibertsitateko Business Schoolen. Bere interes- eta espezializazio-eremua ekonomia digitala da oro har, eta bere paradigma gaitzaile batzuk bereziki (Big Data, Industria 4.0, Internet of Things, Smart Cities, Gamification, Mobile Apps, Semantic web, Linked Open Data, etab.). Informatika eta Telekomunikazioetan doktorea da, eta doktore-tesia Big Data eta Business Intelligence arloetan garatu du.
Deustuko Unibertsitatea 1886an sortu zen, eta bere buru jakinduriarekiko maitasuna eta errealitatearen egitura zorroztasunez eta metodologia zientifikoz ezagutzeko eta ikertzeko grina ditu. Horregatik, bikaintasuna bilatzen du ikerketan eta irakaskuntzan. Aldi berean, pertsona libreak, herritar arduratsuak eta profesional gaituak prestatu nahi ditu, jakintzaren sustapenean eta gizartearen eraldaketan konprometitu ahal izateko ezagutza, balio eta trebetasunez hornituta.