Lorea Bilbao Bilbon jaio zen 1968an. Magisteritzan diplomatua da, Euskal Filologian eta Antropologia Soziokulturalean lizentziaduna, Euskal Kulturan graduondokoa du eta "goi Hezkuntzan gaitasunen berrikuntza eta garapenean masterra". Labayru Ikastegiko euskara irakaslea, aisialdiko begiralea eta haur eta gazteen hezitzailea izan da, eta baita Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea ere, hainbat etapatan: 1989-1990 ikasturtean, 1991-1992 ikasturtetik 1999-2000 ikasturtera, urte horietan saileko burua, idazkari akademikoa eta zuzendariorde akademikoa izan baitzen, eta 2009 eta 2013 artean.
Era berean, Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaria (2000-2005), Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Kultura aholkularia (2005-2009), Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna (2011-2015) eta Euzkadi Buru Batzarreko burukidea izan da, euskara, hezkuntza, kultura eta kirol arloetako arduraduna. 2015-2019 legegintzaldian Euskara eta Kulturako foru diputatua da, eta gaur egun kargu horretan dihardu.