Rosana Arrecifen jaio zen, Lanzarote uharteko udalerrian, Kanariar Uharteetan (Espainia). Uharteetan bizi izan zen 20 urte bete arte, eta Madrilera joan zen solfeoa eta gitarra ikastera. Haurra zenetik, Rosana musikarekin lotuta egon da, lehen kanta 8 urterekin idatzi zuen. 1994an, Rosanak konpositore gisa izandako lehen arrakasta garrantzitsuak lortu zituen Espainiako Azúcar Moreno bikotearentzat eta Esmeralda Grao artistarentzat. Rosanaren konposizioak artista askori interesatzen hasi zitzaizkion eta 1996. urtearen hasieran bere konposizioak kantatzea erabaki zuen, bere lehen albuma, “Lunas Rotas”, argitaratuz. Rosanak 9 album ditu argitaratuta, eta Espainiako nahiz nazioarteko artista ezagunenetakoa bihurtu da. 1996an lehen diskoa kaleratu zuenetik gaur arte, mundu osoan 15 milioi disko baino gehiago saldu ditu, eta sari ugari jaso ditu: Ondas al Artista Revelacion eta Mejor Album, Amigo como Mejor Solista Español Femeninoa, Disco de Platino Europea edo IFPI: Platinum Award, milioi bat kopia baino gehiagoko salmentengatik.