Soraluze (1973). Zuzenbidean lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, musika-pedagogiako eta klabezineko goi-mailako tituluak Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. MBA Mondragon Unibertsitatean. AEOS (Espainiako Orkestra Sinfonikoen Elkarteko) presidenteordea eta Lizarrako Antzinako Musika Asteko zuzendari artistikoa izan da. Gaur egun, Arte Eszenikoen eta Musikaren Estatuko Kontseiluko kidea da. Gaur egun, Iñigo Bilboko Koral Elkarteko gerentea da, eta Eskolan Kantari musika-proiektua jarri du abian bertan. Proiektu horren helburua da abesbatzen prestakuntza ikastetxeetara hurbiltzea. Bereziki musikaren eta kantu koralaren ontasunez konbentzituta, entzute, elkartasun eta elkarlanaren balioak transmititu nahi dituzte, kulturen arteko elkarrizketa sustatuz.