Majdal Nateel 1987an jaio zen eta Arte Ederretan lizentziatu zen Al-Aqsako Unibertsitatean. 2009. urteaz geroztik, hainbat erakusketa kolektibotan parte hartu du, hala nola "Qurban" erakusketa Emakumeen Komunikabideen Informazio Zentroan eta "Canaanite" erakusketak Gazako Zentro Kultural Frantsesean. Gazako Zerrendan dauden emakumeen istorioak marrazten ditu artista errefuxiatuak, berak egunero bizi dituen istorioak, «Gazan bonbak erortzen direnean beti sentitzen dut gizaki sentiarazten nauen zerbait egiteko beharra».
Majdalek ikus-entzunezko pieza artistiko honen bidez errefuxiatu gisa bizi izan duen esperientzia kontatzen digu.