Ekonomia eta Nazioarteko Harremanetako lizentziatura bikoitza (Promozioko lehen graduatua & Magna Cum Laude), Boston Unibertsitateko Ekonomia Fakultatean. Politika Ekonomikoko Masterra eta Oxford University eta MBAko doktoregaia MITen. Bere ibilbide profesionala aholkulari elkartu gisa garatu du L.E.K. Consulting (Londres, Chicago eta Milanen oinarritua 1999-2001) estrategia-aholkularitza enpresa britainiarrean, analista seniorra Telefonicako Estrategia Korporatiboko Departamentuan (Madril, 2001-2003), analista NBEko Economic and Social Councilen (ECOSOC) (New York, 2004), CEOko Zuzendari ondokoa Guascoo taldean, eta ondoren Dresser-Randen (Houston & Bilbao 2011-15) Energia Berriztagarrien Unitateko Estrategia Zuzendari gisa, Energia sektoreko multinazional iparramerikar honen Estrategia eta Garapen Korporatiboko Departamentuaren zuzendaritza globala bere gain hartuz 2013ko otsailetik 2015eko maiatzera arte .2015eko abuztuan Asier euskal sektore publikoan hasi zen lanean. Lehenik, Bizkaiko Foru Aldundiko Kanpo Sustapeneko zuzendari gisa, eta gero, 2019ko uztailetik gaur arte, erakunde horretako Proiektu Estrategikoen zuzendari gisa. Lau hizkuntza hitz egiten ditu eta irakurketarekin, idazketarekin eta narratibarekin (antzerkia, zinema...) gozatzen du, bere forma guztietan.