Ongietorri
Fair Saturday Forum 2022 Cultural and Social Innovation-era
Fair Saturday Forum 2022
Kultura eta gizarte-berrikuntzari buruzko nazioarteko ikuspegiak
Kultura eta gizarte-berrikuntzari buruzko nazioarteko ikuspegiak
Nigeriako gazteen garapenaren alde jardun ondoren, Rita-Ezenwa Okorok Street Project Foundation sortu zuen, milaka gazteren bizitzan eragina duten proiektu artistiko eraldatzaileak gauzatzeko.
Ez galdu bere historia Fair Saturday Forumeko itxiera-saio berezi honetan.
Urtero, Fair Saturday Forumek nazioarteko kultura- eta gizarte-liderrak biltzen ditu, kulturari eta gizarte-berrikuntzari buruzko gogoeta sustatzeko, gizarte gizakiagoak eta positiboagoak eraikitzeko motor nagusi gisa.
Oraindik ere bizi ditugun zalantzazko garai hauetan, eta oraindik sozietate bezala ditugun erronken aurrean, ze rola dute kulturak eta gizarte-berrikuntzak etorkizun hobea eraikitzeko?
FSForumak -2017an Bilbon jaiotako nazioarteko gogoetagune bat- kulturaren, arteen, gizarte-berrikuntzaren eta erakunde globalen arloko lider nabarmenen panel bat bilduko du berriro, beren gogoetak partekatu eta etorkizun desberdinak imajinatzen lagun diezaguten lehen aldiz hibridoa izango den FSForumaren VI. edizio honetan.
Fororako sarbidea doakoa da webgune honetako inskripzio-botoiaren bidez. Erregistratu ondoren, kulturari eta gizarte-berrikuntzari buruzko hitzaldi bat ikusi ahal izango duzu egunero maiatzaren 2tik 31ra.
Aurten, berrikuntza gisa, eguneroko online hitzaldi batez gozatzeaz gain, Fair Saturday Forumek BBK Kuna eraikinean (Urazurrutia 3, Bilbo, Bizkaia) astean behin egingo diren 5 saio presentzialez gozatzeko aukera eskainiko dizu. Kontsultatu programazioa beherago!
Saio horietara joateko, orri honetan agertzen den erregistro-formulario bera bete besterik ez duzu egin beharko. Bertan aukeratu ahal izango dituzu eskuragarri egongo zinatekeen egunak. Ezin bazara bertaratu, ez kezkatu, saio horiek grabatu egingo dira eta ekitaldia egin eta egun batzuetara emango dira. Zu hartzeko irrikan gaude!
“Fair Saturday foroaren helburua kulturaren bidez zubiak eraikitzea da, nazioarteko topaketa eta hausnarketarako gune nabarmena bilakatuz”
Fair Saturday Forumaren edizio berri hau dela eta, “Sirenen liburua” estreinatu zen nazioartean, Kieveko airekoen aurkako aterpeetan Ukrainako ProEnglish Theatre konpainiak sortu eta interpretatutako lana. Bere hezkuntza-lanaz gain, Alex Borovenskyk zuzendutako antzerkia erreferentzia puntu bihurtu da azken asteotan, artearen bidez Errusiarekin gerran aritzeari aurre egin diotenean. Ezin izan bazara bertaratu, honako botoi honen bidez ikusi dezakezu obra:
Markus Zusak eta Héctor Abad Faciolinceren eleberrietan oinarritutako drama bakarreko antzezlana, 2022ko martxoan Kieveko aire kontrako/antzokiko aterpean antzeztua.
Zuzendaria: Alex Borovenskiy | Anabell Ramirezek antzeztua | Valerie Leif-eko pianoa
Gozatu FSForumaren iazko edizioaren amaierako bideoaz, egunero beren hitzaldiekin inspiratuz hori posible egin zuten hizlari guztiekin.
Antolatzailea
Foro estrategikoko bazkideak
Bazkide instituzionalak
Komunikabideetako bazkideak