Anabell Sotelo Ramírez, Ukrainan jaioa eta jatorri nikaraguarrekoa, Pro English Theatre antzokiko aktoreetako bat da. Anabell espainiera irakaslea da eta "El Olvido que Seremos", Abad Faciolinceren kolonbiar obra, ukrainerara itzuli eta editatu du. Errusiaren aurkako gerra hasi zenean, Kieveko antzokian zegoen, non hogeita hamar bat pertsonarekin babestu zen eta bere egoeraren berri ari izan da ematen prentsari eta nazioarteko komunikabideei.
Pro English Theatre Kieven, Ukrainan ingelesez hitz egiten duen antzerki bakarra da. Bere hezkuntza-lanaz gain, Alex Borovenskyk zuzentzen duen antzerkia erreferente bihurtu da azken asteetan, artearen bidez Errusiaren aurkako gerrari aurre egiten. Antzokiak, II. Mundu Gerran aterpe izandakoak, jatorrizko funtzioa berreskuratu du eta 50 pertsona baino gehiago hartu ditu hiriburuaren aurkako eraso bitartean. Bere baitan, konpainiak joan den apirilaren 9an online estreinatu zen «The Book of Sirens» obra entseatzen eta sortzen jarraitu du. Obra hori modu fisikoan taularatuko dute lehen aldiz Bilbon, maiatzaren 2an, Fair Saturday Fundazioko Kultura eta Berrikuntza Sozialaren FSforum-ean.